"Watch Her Disappear"














Bart zurekin amets egiten nuela egin nuen amets
Eta zelai aurreko leiho batetik arropak eranzten ikusi zintudan
Ilunabar morea jantzirik ile inguruan tinko ehunduta
Zeina ebano-kizkurretan estutu eta jaso zen
Logelako argi horixkapean mugitzen

 
Airea soinuz bustia da
Urrutiko zakur zauritu baten uluaz
Eta lurra txorrota bati darion ttanttaka motela edaten ari da
Zure etxea hain da leuna eta lausoa udako sargori beltza blaitzen
Argi bat piztu da eta, atea, ireki
Eta katu hori bat arineketan irten da atariko argi-turrustarekin batera zelaira
Gerezi zur lurrin bat nekez ari da airea arnasten
Zure xanpain algara entzun dut

  
Bi orkidea lila daramazu
Bata adatsean eta, bestea, aldakan
Argi horiz harilkatu da zerua ilunsentiarekin batera
Aintzira argiztatu da apurka murgiltzen den izpi koroaz
Eta banjo tango bat entzun dut
Zurzuri baten itzalerantz mugitu zinen dantzan
Eta begiratu egin nizun desagertzen zinen bitartean
Desagertu zinen arte begiratu nizun
Desagertu zinen arte begiratu nizun
Desagertu zinen arte begiratu nizun

 

Iruzkinak

Mezu ezagunak