Nolatan gertatu dira gertatutakoak?
Behin batean bizitzaren istorioa irakurri nuen. Begiak ireki eta, eguzkipean, baretasunean, pertsonen izaera ikustea legokeela bururatu zitzaidan. Une batean besterik ez bada ere, agian, barruak ulertzea legokeela. Jarrera bat ala beste hartzea erabakitzeko zergatiak. Konszientea. Inkonzientea. Atzetikoa nahiz datorrena. Nolatan gertatu dira gertatutakoak? Behin batean, atzera begiratzeak aurrerakoa ulertzera garamatzala bururatu zitzaidan. Gizadia ulertzera; zatiz zati, osotasunera heldu arte. Jazotakoak, ezbairik gabe, gakoak eman diezazkigukeela. Eta, haiek eukita, zinez, min sorburuak ekiditea posible izango litzatekeela. Nire aurretik hainbestek hainbeste denboraz hausnartu dute nik bezala...! Baina... eta zer gertatu da? Ekiditerik ez dago. Jazotakoak jazo dira. Nola egin aurrera, atzekoak hainbeste min egiten duenean? Atzokoak gaurko nahigabea sortu dizuenean?

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina