Grisak iradokia

Bapatean zerutik egin du alde eguzkiak.
Bapatean indarra agertokitik irten da.
Gorputza kolokan utziaz, dardarti.
Orduan, gora begira gris pusketak ikustean
eta gris koloreak barru-barruan ainguratu aurretik;
orduan saiakera leunak garaitu du
ahalmena hor dagoela sentitu du
eta orduan bai poza!

Saia zaitez, nahi baduzu, garailearen poztasuna sentitzen.
Adoretsu hori, har ezazu gogoa
amestutakoa egi bihurtzeko
apurka-apurka
urratsez-urrats
inoren pean ibili gabe
inor mende hartu gabe.

Aske.
Eta zeruan hodeiak egon arren,
zikoitzak, zakarrak, zimelak iduritu arren
Saia zaitez, nahi baduzu, kateak hauts bihurtzen.
Izan ere, kateak astindu ezean,
ama!
ez dakit zer gertatuko ote den...

Iruzkinak

Mezu ezagunak