Think.

Zoriontasuna

            Filosofiak helburu argi eta zehatza eduki du mendeetan zehar: gizakion bizimodua hobetzea eta zoriontasuna nola edo hala lortzea. Grezian k.a. III. Mendean hasi zen garai helenistikoan, esaterako, hainbat filosofok arrazoitu zuen zoriontasunaren inguruan, bizimodua eramateko moduan oinarritutako ohituren bidez: zinistek askatasun osoz, epikuristek indiferentziaz...

            Bi mila urte baino gehiago igaro den arren, gizakiok arazo bera edukitzen jarraitzen dugu: nola bizi zoriontsu? Hori aztertzeko, agian modurik onena galdera beste modu batean aurkeztea izango litzateke: zerk egiten gaitu zorigatzeko?

Lehenengo eta behin, berriak entzutea baino ez dago zorigaitza ikusteko, nazioarteko arazo larri eta sakonak alde batera utzita (gose iraunkorra, guda madarikatuak, boteretsuen handinahia...), gure gizartean zentratuz.
“Hilketa bortitza egon da familia baten baitan. Gurasoetako batek bestea hil du, seme-alaben aurrean.” Honakoa bezalako gertaerek desoreka sortzen dute, eta desoreka dute iturburu, haien bizitzan sufrimendua sartzen delako. Eta sufrimendu haren atzean, normalean, egonkortasun eta maitasun hutsunea egoten da, edozein arrazoirengatik egon ez direnak.

Bestalde, gure gizartean bada banakoari zoriontsu ez izaten uzten ez dion beste arazo bat, norberaren buruarekin desados egotea, alegia. Pertsonok beti saiatzen gara esku artean egitekoren bat edukitzen, geure itxura aldatzen dugu etengabe, besteen lorpenei bekaizkeriaz begiratzen diegu, gainerakoak deskalifikatzen ditugu. Izan ere, ez dugunez geure burua onartzen, desadostasun horrek sortzen duen egonezina estaltzen saiatzen gara, hori egitera animatzen gaituen gizarte kontsumista lagun.

Maitasun ezak eragindako zorigaitza denean (batez ere haurtzaroan), kanpoko faktoreek sortua da eta; beraz, errotik laguntza gabe zoriontasuna lortzea zaila da, nahiz eta esan behar den gogoa edukita lor daitekeela.
Kanpoko faktoreek bizimodu egonkorra izatea ahalbidetzen dutenean; aldiz, egoera guztiz bestelakoa dugu, pertzepzioa eta pentsamenduaren indarra oholtzara ateratzen direlarik. Izan ere, baikortasuna landuz geure burua onartzeko urratsak berez etortzen dira.

            Zoriontasuna erabat ase egotearen sentsazioa da, sentimendu bat. Beraz, ezin dugu bizitzaren amaieran benetako bihurtuko den proiektutzat edota lortu ezin den utopiatzat hartu. Sentsazio horren itzala momentu puntualetan eskuratzerik badago: zenbait drogen eraginpean; maitasunez gainezka egonda; lorpen profesional gorenera heltzean...
Dena dela, benetako zoriontasun iraunkorra ez datza horretan. Aitzitik, edozein egoerari aurre egiteko gai izatea da, sufrimenduarekiko beldurra galduz eta gainerako aldarte guztiak (tristura, poztasuna, malenkoniatasuna, haserre bizia...) bizi behar direla onartuz.


Iruzkinak

Hau esan du Iñigo Zugadi erabiltzaileak…
UAUUU Laaaamia! no sabía que tenías un blog! Te sigo pero YA! ;) Me ha gustado mucho! Yo también tengo, no sé si lo habrás visto, Ana entre otros me convenció para que me hiciera jeje, te lo dejo aver que te parecee, muxu!
http://lalentedesofocles.blogspot.com.es/

Mezu ezagunak